Phoenicoperus

2015, Elkar/Argiak

Estiloa: Pop-rock.
Argitaratze data: 2015.
Disketxea: Elkar/Argiak.
Erreferentzia: KD ARG 010
Formatua: jewel box-a faxarekin.
Lege gordailua: LG D 886/2015

Logo iTunesLogo SpotifyLogo Deezer

Erosi

Abestiak / Hitzak:

1. Phoenicoperus

Musika: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Letra: Harkaitz Cano.

Ikusten ez diren loturak, estuenak: / espero gabean azaldu litezkeenak. / Eztarri erdiko aingura trabatuak: / zauria berbera dugula diotenak.

Horrela egin daigun: / zauriak miazkatu, / arnasak elkar lotu. / Horrela…

Lotura latzenei pozarren emanik su, / arbola emankor bihurtu ditzakezu. / Gaur dena fruitua, bihar da berriz hautsa: / hegoak astindu, errautsak gorantz altxa!

Horrela egin daigun: / arnasak elkar lotu.

Horrela egin daigun / arnasketatik, hegaldia. / Horrela egin daigun / keinuetatik hegaztia. / Horrela egin daigun / zaurietatik hegan egin, / horrela egin daigun / zaurietatik hegan egin.

Zaurietatik hegan egin.

2. Zuhaitz adarlotuak

Musika: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Letra: Eñaut Elorrieta eta Jon Maia.

Bi erro, / bi enbor, / bi zuhaitz / adar lehor.

Zeru bete bele beltz / gaur ere gure gainera dator; / uxa dezagun behingoz, / baina noiz noiz noiz.

Gu garen baso arrotz / honetara aspalditik datoz / zainetan urak izotz, / beti hotz hotz hotz.

Bi zuhaitz / adarlotu, / bi zuhaitz / amorratu.

Hil banaiz, / eman su; / su berak / hilko gaitu.

Zeru bete bele beltz / gaur ere gure gainera dator; / uxa dezagun behingoz, / baina noiz noiz noiz.

Adar elkarlotuak / ezpata bilakatu ditugu, / erroak guda-zelai. / Eta dena su su su.

Sutan zuhaitz adarlotuak / mendeetan, lur hauetan, gudara kondenatuak. / Beste biderik ez dago: / eskutik / ala bizi hilotz, sua izotz.

Zeru bete bele beltz / gaur ere gure gainera dator; / uxa dezagun behingoz, / ezpatak gora jasoz.

Sustraiak astinduta / dardarak adarretara datoz, / dantza dezagun gogoz / garai berriak datoz.

Bi zuhaitz / adarlotu, / bi zuhaitz / besarkatu.

3. Big bang

Musika: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Letra: Unai Iturriaga.

Lotan dauden izarrei / gauak eman die su, / konstelazio hilen / errainuak gara gu.

Zulo beltz.

Bik bat… Big bang!… / jirabiran, / zaldi salbaiak Esne Bidean / bik bat… Big bang!…

Atomoen lauhazka / plazer hedatzeuhin, / bi gorpu airean / bildu eta desegin.

Ni lo ez, / ni lo ez nago. Nago… / berriz orbitan sartzeko zain. / Zatoz!

4. Libre

Musika: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Letra: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi.

Hil ostean birsorturik, / zilbor-hestea mozturik, / berriz munduratu nahi dut / baina zu barik.

Maitasunez hil baino lehen, / utzi libre!

Traizio lasai bat egingo dizut: / zeruan enarak ikusi ditut, / segitzeko deiak aditzen ditut. / Noan libre!

Ezinezko ametsek batu gintuzten / eta ikusi ditugu egi(a) bihurtzen / elkarrekin.

Besoak zabal-zabalik, / zazpi malko jausi zaizkit / erditze-ura bezala / begietatik. / Lur agortu hauek utzirik, / airera abandonaturik, / libre!

Traizio lasai bat egingo dizut: / zeruan enarak ikusi ditut, / segitzeko deiak aditzen ditut. / Noan libre!

Eta naizen bezala maite banauzu / ez (ie)zazkidazu orain hegoak moztu; / berandu da.

Hegoak zabal-zabalik.

Heriotz kanpaiak entzuten ditut / adio kantu hau eskeintzen dizut. / Hegan egin libre!

5. Heriotza

Musika: Beñat Serna.

6. Oihu-loreak

Musika: Eñaut Elorrieta.
Letra: Amets Arzallus.

Basalore gorriak oihu, / gerra urrun batetik oihu. Zatoz, / su ertzetik oihu.

Desertuko loreak oihu, / bere azken hatsetik oihu. Zatoz, / munduari oihu.

Sutan daude loreak, egin oihu, / sutan daude loreak, egin oihu.

Egunsentiko lore zauritu, / zure eskuak nork erre ditu? / zure oihuak nork ito ditu?

Sutan daude loreak, egin oihu.

Begi urrun puztuek oihu, / eztarriak urratuz oihu. Zatoz, / ur ertzetik oihu.

Lampedusa loreak oihu, / itsaslami(na) galduei oihu. Zatoz, / munduari oihu.

Ito dira loreak, egin oihu, / ito dira loreak, egin oihu.

Egunsentiko lore zauritu, / zure eskuak nork erre ditu? / zure oihuak nork ito ditu?

Sutan daude loreak, egin oihu…

7. Esaidazu

Musika: Eñaut Elorrieta eta Ruben Caballero.
Letra: Eñaut Elorrieta eta Jon Mikel Arronategi.

Esaidazu, / esaidazu, arren; / esaidazu berriz / maite zaitut.

Nire isiltasunetan / izuak hartzen nau besoetan, / umetan hartzen ninduen bezala / lo hartze aurrekoetan.

Egun puta guztietan / beldurrari ihesean / errutinen atzean.

Dena da zuri-beltzean / gaua erortzen denean.

Kontaidazu / zenbat amets dugun gauzatzeko, / zenbat zeru hegan egiteko, / kontaidazu; / emaidazu / lo hartu bitartean eskua, / emaidazu, / emaidazu.

Esaidazu, / esaidazu berriz.

Errusiar erruletan nabil jolasean, / aitortzen dut batzu(e)tan / amore emango nuke(e)la / zapi arrosa janztean.

Heriotzari begiak / aurrez aurre ikustean, / zurekin bidean, / konturatzen naiz benetan / zenbat maite zaituztedan.

8. Gerra

Musika: Eñaut Elorrieta.
Letra: Lander Garro eta Eñaut Elorrieta.

Bizi zinen etxean sasiaz gain / Aihen-belarra hazi da, / atariko enaren habi(a)raino / oharkabean iritsi da.

Gerra.

Zenbat aldiz moztuko dut sasia / fusilak hoztu aurretik, / zenbat aldiz oroituko zaitut / enarak itzuli aurretik.

Gerra.

Enarak udan bezala / gerra beti bueltatzen da, / gugan egin zuen habi(a)ra / gerra beti bueltatzen da.

Ez nazazu traidoretzat hartu / une batez ahazten bazaitut; / barka ezazue, gerra(ko) seme-alabok, / inoiz pozez kantatzen badut.

9. Debeku berrien zerrenda

Musika: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Letra: Joseba Sarrionandia.

Debekatu da esku hotzak / juntatzea, / zer egin behar den bakarka ere / pentsatzea, / agindutako hitzak saihestu edo / aldatzea, / aldatzea.

Debekatu da arazo larriez / galdetzea, / oker edo artez egindakoaz / hausnartzea, / poliziaren kontrolpetik kanpo / ibiltzea, / ibiltzea.

Debekatu da ahaztea eta / oroitzea, / eguna etorkizun zatiekin / osatzea, / hormak izkribuz, ezpainak abestiz / pintatzea, / pintatzea.

Debekatu da gauzak aldatzeko / gertutzea, / aurreiritzi edo neurririk gabe / maitatzea, / bai munduan eta bai ilargian / bizitzea, / bizitzea.

Debekatu da elkartzea eta / pentsatzea, / desobeditzea edo galdetzea, / ibiltzea, / ahaztea, oroitzea, abestea, / maitatzea, / bizitzea.

Askatasunik baduzu, / ez zaitez gera hain gabe. / Zeure buruaren jabe, / ez zara inoren mirabe.

10. Bizitza

Herri ikustezin hontan / itzalekin jolasten / neu izaten saiatzen / geroa margozten / nire ezintasun denak / behin ta berriz kantatzen / egunsentia / hurbilago.

Denok ez dugu berdin / kontatzen historia / zaila da ulertzea / bestearen egia / baina kantatu nahi dut / zapalduen olerkia / estalita duten / samin guztia.

Ohe hutsei amaren malkoei / lapurtzen diguten denbora iheskorrari / burdin hotsei aitaren beldurrei / sufritzen dugunoi.

Txikitatik entzuten / zer izan behar garen / indarrez inposatuz / zer maitatu behar den / baina kantatu nahi dut / zapalduen olerkia / estalita duten / samin guztia.

Lagun minei / bakardadeari / bizigabe utzitako / une bakoitzari / izan zirenei / gaur garenei / izango direnei.

Esaidazu maitea / dena aldatuko dela / bihar ere nirekin / egongo zarela / eta ondorengoek / ez dutela sekula / kantu hau kantatuko / malkorik botako.

Esan maitea / esan laztana / entzun nahi dudana / esan laguna / istripuei / berri txarrei / bidean galdu ditugun lagun guztiei / gugatik dena eman dutenei / askatasun haizeari.

Bideoklipa: “Oihu-loreak” [HD]

Phoenicoperus diskoan jasotzen den Oihu-loreak abestiaren bideoklipa.

Bideoklipa: “Phoenicoperus-en bizipenak” [HD]

Ricky Falkner eta Eñaut Elorrietaren disko-grabaketaren gaineko bizipenak.

Kredituak:

Phoenicoperus diskoa 2015eko abuztutik irailera bitartean grabatu zen Higain estudioetan.

KEN ZAZPI
Eñaut Elorrieta: ahotsa.
Beñat Serna: gitarra elektrikoa, akustikoa, mandolina eta mando-gitarra.
Igor Artzanegi: baxua.
Jon Fresko: bateria.
Iñaki Zabaleta: pianoa eta hammond-a.
Jon Mikel Arronategi.

Ruben Caballero: gitarra elektrikoa eta mando-gitarra; Phoenicoperus eta Big bang kantuetako moldaketak.
Eñaut Gaztañaga: sintetizadorea eta programazioak.
Ricky Falkner: koroak (Libre), gitarra akustikoa (Libre), junoa (Phoenicoperus, Zuhaitz adarlotuak eta Oihu-loreak),
melotroia (Oihu-loreak eta Bizitza), pandereta eta shaker-ak.
Soinu-teknikaria: Haritz Harreguy.
Ekoizlea: Ricky Falkner.
Masterizazioa: Mastertips Mastering.
Argazkia eta bideoklipa: Lander Garro.
Azala eta diseinua: Ramon M. Zabalegi.

Elkar Argiak logotipoak