Kenzazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

2013, Elkar/Argiak

Estiloa: Pop-rock sinfonikoa.
Argitaratze data: 2013.
Disketxea: Elkar/Argiak.
Erreferentzia: KD ARG 009
Formatua: jewel box-a faxarekin.
Lege gordailua: LG D 1075/2013

Logo iTunesLogo SpotifyLogo Deezer

Erosi

Abestiak / Hitzak:

1. Hegoak astindu

Banatu eta batzen / gaituzten lurretan / ziurgabetasunen / ur nahasietan.

Hegoak astindu / ortzemugetarantz / eskutik heldu / askatasunerantz.

Eraiki ditzagun / mugen gaindi zubiak / eta zutitu gaitezen / ameslariak.

Itzali ezin diren / argiak gara / isildu nahi dituzten / ahotsak gara.

2. Gernikan

Javier Gardoqui / Josefina Solozabal / Aurelio Legarreta / Catalina Arrieta / Maria Luz Fierro / Aguirre (12 urte) / Francisco Aralucea / neskato erre bat, Gernikan.

Regina Aldama / ume identifika ezina / Aurelia Candes Lopez / Clara Zaldumbide / gorputz zatiak / Germana Basabe Ormaechea / Telesforo Elierobarrutia.

Maria Santa / Bilbao Uriona / behi zatia / Candida Amias / agure baten gorputz errea / Catalina Barrena Barrena / Agapita Iturralde Zuloaga eta / Maria Iturralde Zuloaga, Gernikan.

Asto behi gorputz zati / neskato erre bat / ume identifikaezina / Gernikan!

Daniel Ibarzabal / Catalina Arrien Jaio / asto / gorputz zati / andreenekin nahastuta.

Juana Beotegi Bilbao / Jacinta Gandiaga / eta / ehunka ume / identifikaezinak.

3. Bihotz

Zein isiltasun aitorrezinetan ahaztu nuen bihotz / naizena oroitarazten zidana esaidazu behingoz / izan nituen erantzunak inoiz / gida nazazu bihotz.

Hitz egidazu berriz / izan nintzen umeaz / amesten zuenari / beldurrik ez zionaz / maitatua besterik / izan nahi ez zuenaz / hitz egidazu orain / argiak itzaltzean naizenaz.

Bizitza gupidagabe honetan, sarerik ez dago / errutinetan babesten naiz baina, izuturik nago / isolatzen naiz nire baitan itoz / gida nazazu bihotz.

Hitz egidazu berriz / izan nintzen umeaz / amesten zuenari / beldurrik ez zionaz / maitatua besterik / izan nahi ez zuenaz / hitz egidazu orain / argiak itzaltzean naizenaz.

Hitz egidazu bihotz / bizitzaren segadez / ezer ez zekienaz / maitatua besterik / izan nahi ez zuenaz.

4. Noizbait

Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi / zure izena mila aldiz oihukatuz noiznahi / egutegiko orriak aurpegiratu dit / zenbat gau pasatu dudan itzarrik / zu ez zaudenetik.

Aska gaitezan malkoz esan zenidan noizbait / izango dugu gure aukera seguru noizbait / geroztik noraezean barneko ekaitzetan / arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain.

Bila nazazu izar bako gauetan / gida nazazu zure itsasertzera noizbait.

Iritsiko naiz / argiak jarraituz / iritsiko naiz berriz saiatuz / noizbait / itzuliko naiz / aurkituko zaitut / begiak itxiz gertu sentituz / noizbait.

Bilatu nazazu argiontziaz / gidatu nazazu itsasertzera.

5. Hel nazazu eskutik

Naizenak izenik / ez du behar biluztean, / nire oskolak zatika / zure aurrean erortzean / birsortzeko hil behar den / zubi honen hasieran / begiratu beharrean / ikusi nazazu.

Ziurgabetasunek / hozten naute arnastean / desio eta izuak / nola elurra urtzean / ihesbideek berriro / leku berera ekartzean / bakardade sakonenak / nire pausoa izutzean.

Ez biktima ez errudunik / ez epai ez barkamenik / ez dut nahi zuribiderik / ez arrazoi zentzudunik / ez erorketa librean / besoetan salbatzerik / maite zaitut bat bakarrik.

Hel nazazu eskutik / hau buka bitartean / hel nazazu eskutik.

6. Itsasoa gara

Begiratu atzean / ortzemugak sutan / gure begien zeruetan.

Begiratu maitea / amildegi ertzak / biziak hilak / ametsak.

Ez bilatu gauean izar hura / zure begietan piztu da.

Orain hemen gaudela / bidegurutzean / utz ditzagun beldurrak / atzean.

Ez gara izan onenak / beharbada / baina gure bizitza / izan da.

Mendeetako kanta erditu da / gure ordua heldu da.

Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen / negar egin genuenean / malko haiei esker / orain itsasoa gara.

Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen / gure ametsaren bidean / izan garelako / oraindik ere bagara / eta beti izango gara.

7. Ilargia

Esaiozu euriari berriz ez jausteko / esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena / ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero / eta zu itsu zaude bere argia ikusteko / irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra / nire sua itzali da / ez zara gaueko izar bakarra, ez zara.

Esan sentitzen dudana ez dela egia / une baten sinesteko ez garen guztia.

8. Oinutsik

Zuhaitz batek beste bati / esan zion basoa hau da / harri batek harri bati / xuxurlatu etxea gara.

Oooh ez da ezer berdina izango / oooh nik ez dizut gezurrik esango / oooh maitea ez naiz zu gabe joango.

Gezurra zen mundu hontan / teilape bat ez geneukanik / gezurra zen bezalaxe / basorik ez zegoenik.

Oooh bakarrik ez naiz ezer izango / oooh nik ez dizut gezurrik esango / oooh orain bizitza gure zain dago / zain dago.

Bidea ibiliz / bideak irekiz / bidean eroriz / eta jeikiz.

Bidea biziz / bidean hilez / bidea oinutsik / eginez.

Agian bidean iritsiko dira / gure bizitzako garai ederrenak.

Zuhaitz batek beste bati / harri batek harriari / bihotz batek gorputz bati / berri batek munduari.

9. Haizea

Haizea bezala / eskuen artetik / ihes egiten duzu / eta momentu baten / galduta bakarrik / hustuta uzten nauzu.

Behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan / baina badakit hor zaurdela izkutatuta nire bihotzean / zure irrifarra gogoan ezin ahaztu ta ezin ikutu / zergaitik ez zauden nirekin / ezin dut jasan ezin dut ulertu.

Milaka arrazoi / korrika hasi ta / inoiz ez gelditzeko / itxaropen hitzek / ez dute balio / zu berriz sentitzeko.

Eta agertzen zara / Laboaren kantu zaharretan / ta Lapatzako olatu bortitzetan / ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana / baina goizeko ilargia bezala / nigandik urruntzen zara.

10. Zapalduen olerkia

Herri ikustezin hontan / itzalekin jolasten / neu izaten saiatzen / geroa margozten / nire ezintasun denak / behin ta berriz kantatzen / egunsentia / hurbilago.

Denok ez dugu berdin / kontatzen historia / zaila da ulertzea / bestearen egia / baina kantatu nahi dut / zapalduen olerkia / estalita duten / samin guztia.

Ohe hutsei amaren malkoei / lapurtzen diguten denbora iheskorrari / burdin hotsei aitaren beldurrei / sufritzen dugunoi.

Txikitatik entzuten / zer izan behar garen / indarrez inposatuz / zer maitatu behar den / baina kantatu nahi dut / zapalduen olerkia / estalita duten / samin guztia.

Lagun minei / bakardadeari / bizigabe utzitako / une bakoitzari / izan zirenei / gaur garenei / izango direnei.

Esaidazu maitea / dena aldatuko dela / bihar ere nirekin / egongo zarela / eta ondorengoek / ez dutela sekula / kantu hau kantatuko / malkorik botako.

Esan maitea / esan laztana / entzun nahi dudana / esan laguna / istripuei / berri txarrei / bidean galdu ditugun lagun guztiei / gugatik dena eman dutenei / askatasun haizeari.

11. Gereziondoa

Bihar, bihar bihar, beharbada bihar.

Guk eskeini dizugun / mundu zahar hau / amilduz doa / eta hondakinetatik / gereziondo bat / loratuko da.

Bihar bihar, sinisten dut bihar.

Izarrak itzaltzean / bideak deuseztean / profetak isiltzean / egin kasu bihotzari / beldurra biluztuz / zure begi garden / askeetan.

Bihar bihar, ikusten dut bihar.

Eraiki zubi bat / ur uherren gainetik / gereziondorantz / eta bere magalean / oroitu nazazu / erakutsi nizkizun / kantetan

Bihar bihar, maite zaitut bihar.

Bideoklipa: “Bihotz” [HD]

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko lanean jasotzen den abestia.

Kredituak:

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2013ko abuztuan EOSen egoitzan (Miramon, Donostia) grabatu zen.
Soinu-teknikariak: Jean Phocas eta Víctor Sánchez.

Orkestraren edizioa eta Ken Zazpi taldearen gainontzeko grabaketak:
2013ko Iraila, Elkar estudioetan (Donostia).
Soinu-teknikariak: Jean Phocas eta Víctor Sánchez.

Gitarra elektrikoen grabaketa eta nahasketak: 2013ko iraila eta urrian Higain estudioetan (Usurbil).
Soinu-teknikaria: Haritz Harreguy.
Masterizazioa: Juan Hidalgo.
Ekoizpen musikala: Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna.
Orkestra eta koruaren moldaketak: Fernando Velázquez.
Ken Zazpiren moldaketak: Beñat Serna eta Eñaut Elorrieta.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa:
Orkestra zuzendaria: Fernando Velázquez.
Kontzertinoa: Lorenz Nasturica-Herschcowici.

Easo korua: haurrak (Oinutsik) eta helduak (Bala bat lurpean).
Azalaren eta libretoaren diseinua: Juanma Aramendi.
Ken Zazpiren jantzien diseinua: Nora Izagirre.
Argazki eta irudiak: Lander Garro.

Eskerrik asko lagundu diguzuen guztiei: Easo korua, Xabier Mendiguren, Jon Maia, Ernesto Maestro eta bereziki gure familia eta lagunei.

Manager-ak: Josune eta José Ángel Serrano.
Produkzioa: Anjel Valdés, Andrés Camio, Leire Zugasti.

Elkar Argiak logotipoak