Bidean

2003, Gor

Estiloa: Pop-rock.
Argitaratze data: 2003.
Disketxea: Gor.
Erreferentzia: G – 617 CD
Formatua: digipack-a.
Lege gordailua: LG NA 820/2003.

Logo iTunesLogo SpotifyLogo Deezer

Erosi

Abestiak:
  1. Besarkatu
  2. Bidean
  3. Deiaren zain
  4. Haizea
  5. Iluntzean
  6. Barretan
  7. Ilargia
  8. Debekatuta
  9. Amorrua
  10. Gutuna
  11. Zerraila
Kredituak:

Aupa!

Hemen batu gara lokalien aspaldiko partez zuri lau hitz idazteko asmuegaz. Ondo ibilttie espero dogu, gu betiko martxan gabiz, jo ta ke, ahal dogunetan gustetan jakune eitten. Batzutan hitzez esatie zail eitten dana, kantuz adierazten saiatzen gara, eta askotan holan lasaitzen doguz barneko deabruek. Azkenengo boladan ez dogu euki alkarren barririk, baina denpora guzti honetan sentitu eta bizi izen doguzenak idazten joan gara, aukerie eukiz gero zeuri kontetako. Aurreko diskoan baino ikuspegi baikorragoak eukitten saiatu gara… baina ez dakigu lortu dogun! Saiatu gara, baia… eitten dogune holantxe urtetan jaku barru barrutik.

Kantu guztixek aurtengo neguen grabatu doguz Andoaingo Garate estudixoan, han Andoainen bidetxu batetik gora dauen baserri eder baten, leku lasai eta berezixe grabetako, eta ezin hobie bixamonak pasetako…

Kantu danak guk geuk sortu eta ekoiztu doguz lokalien, bai letrie eta bai musikie. Aurreko diskoan ibili ginenok ibili gara oingoan be, gogoratuko zara.

Soinu teknikari moduen, Usurbilgo mutil bet ibili da, Haritz Harreguy. Oso ondo konpondu gara hasikera hasikeratik beragaz, eta oso gustora geldittu gara danok, mutil jatorra! Afari ederra bota gendun azkeneko egunien bere herriko sagardotegi txiki baten, eta gero badakizu…

Aurreko diskoan egin gendun moduen, honetan be soka konponketa batzuk sartu doguz, Haizea eta Ilargia kantuetan. Peio Ramirezek burutu deuz oingoan be, beste fenomeno bat, hau Ordizia bueltakoa… Tolosaldeko beste hiru lagunekaz etorri zan: Xabier Zeberio, Francisco Herrero eta Miren Zeberio, Alos laukotie. Kantu baten konturetuko zara, neskatille baten ahotsa dauela… Malen da! Busturiko lagun bat. Nehiko urduri ipini zan grabakeran baia ze ondo geldittu dan eh!

Azkenien, dana grabau eta gero, mezklak eitten hasi ginen eta Gor-eko Marino etorten zan egunero, zorokeririk ez eitteko kontroletan edo… esperientzi handixe deko musike munduen, urte asko daroaz eta benetan lagungarrixe izen jaku… bera eta bere mariguana usiñe be bai! Ea egunen baten danak ezagutzeko aukerie dekozun!

Ikusten dozu, talde bizkaittarra, eta gipuzkoar eta napar artien… koktel esplosibue!

Jo! Baia danak be ez zien izen barriek! Mezklak amaitzen egon ginela, Lasarteko preso bat bisitetan joan zan familia bateko bi kide hil ziela kotxe istripuz entzun gendun irratixen, zelako palue! Beste kolpe bat! Nehiko da ia ezta!

Bueno, serixo ipintten hasi gara eta hoba agurtzen hasten bagara, dana be ez dotsugu kontako lehenengo gutunien! Eutsi goixeri! Badakizu Euskal Herrixen alde ibili diren eta dabizen guztixek beti dekoguzela gogoan eta eureri eskeinitte doala lan guzti hau gure besarkada beroenagaz batera, bereziki Kepa, Eneko, Ibon, Ibon, Ainara, Asier, “Jabitxu”, Harriet, “Manzi”, “Goiko”, Izaro, “Rosi”, Josune, “Txapu”, Manu, Katu, Jon, “Alfon”, Xabier, Josu, aupa Imanol, Kepa, “Sebas”, Jorge, Koldo, Tomás, “Txuma”, Josean, “Kandi”, Gorka, Asier, “Txoto”, Koldo, “Kurro”, Aitor… eta ezin ahaztu bidean kilometroz kilometro ezagutu doguzenak: Maria, Silbia, Nekane, Kontxa, Ander, Mertxe, Mari… eta euren senide eta lagun guztixek.

Eta jakin, lan guzti hau ezinezkoa izengo zala, gure etxekoen eta hurbileko lagunen babes eta laguntza barik… gugaz pasentzi apur bet euki biher dabe.

P.D.: ah! Egun baten Unairi, olerki bat bururatu jakon eta hor doietzu hori be. Horretaz gain argazki batzuk be bidaltzen dotsuguz. Jabik (Tramgrafik) atara doskuz, beragaz batera burutu dogu diskoan diseinue be, karreteru baten beste erretan deu baia nehiko eitten deu gu aguantetan…

P.D. 2: ah! Ahaztu baino ariñau! Badao beste dokumentu bet disko hontan. Amaieran artxibo bat dekozu, eta bertan, Unai Ormaetxeak igezko zuzenetan kantau ebazan bertso guztixek topeko dozuz. Oi ein!

Gor logotipoa